Joan den eguaztenean, Iradier Arenak Euroleague-ko lehenengo derbi euskalduna bizi izan zuen. Hainbat puntu nabarmen azpimarratu ditzakeguz partidu honetatik. Lehenengo, bilboko taldeak lehen aldiz debutatu zuen Gescrap BB taldearen izenarekin. Eta beste alde batetik, Iradier Arenan lehendabiziko derbia jokatu zen.
Partiduari dagokionez, GBB- ko jokalariek gogotsu irten ziren kantxara. Aaron Jackson taldea gidatzen, Kostas hirukoak sartzen eta Banic eta Dòr taulapean borrokan. Gazteizeko taldeak berriz Teletovic zuen puntuatzaile bakarra eta horrela gutxina gutxinaka Katsikarisen taldeak errenta ederrak hartu zituen. Horrela, 17-25 amaitu zen lehenengo zatia. Bigarren zatian aldiz, Duskorenak erreakzionatzen joan ziren. Arbitroak protagonistak izan nahi zuten eta hainbat erabaki eztaidabagarri hartu zituzten. Bi taldeak ez ziren atzerantza joan eta puntu banaketa egon zen. Atsedenaldia baino lehenago Raül Lopez lesionatu egin zen atzerantz zihoala eta horrela BB base bakarrarekin geratu zen. Azkenean bilbokoek 5 puntuko aldearekin joan ziren atsedenaldira. Partiduko bigarren zatia urduritasun handiarekin bizi zuten talde bietako zaleek. Batetik, Gazteizeko taldeak bizirik irauntzen zuen Teletovic, Bjelica anaiak eta San Emeterioren puntuei esker. Eta bestetik, Katsikarisenak falta piloa zituzten. Arbitroek Aaron Jackson-i falta eta teknika pitatu zioten eta horrela kanpoan gelditzen zen. Gauzak txarrerantz Bilboko taldearentzat… Horrela, Prigionik hiruko batekin markagailua 51-50 puntura utzi zuen. Bitartean, Marko eta D´or bakoitzak 4 falta zituzten. Baina orduan heldu zen Bilboko heroia: Alex Mumbru. Honek Teletovic geldiarazi zuen eta bere taldearentzat puntuak sartu zituen. 3 minutu falta ziren partiduari bukaera emateko eta bilbokoek 5 puntugaitik galtzen zuten. Bilboko taldeak aurrera jarraitu zuen eta zero hamaikako partziala egin zuen. Banic, Fischer, Jackson eta Grimau kalean zeudelarik Josh Fisher agertu zen eta hainbat baloi-lapurketa egin ondoren partidua “Men In Black” taldearen alde zegoen.
Baskoniaren zaleek gogotsu animatu zuten bere taldea baina oraingo honetan “Marea Beltzak” bere taldea garaipenera eraman zuen. Azkenean, bilbokoek 5 puntugaitik irabazi zuten, 84-89. Katsikarisenak bigarren garaipena lortu zuten Euroleague-n eta lehenengoa etxetik kanpo. Badirudi Top16-an postu bat izateko bi talde hauek gogotsu borrokatu beharko dutela.
Almike Goikoetxearen artikulua